Kadeteen mailako Eibarko Txirrindulari Elkartearen IV. Saria jokatuko da domekan

Kadeteen mailako Eibarko Txirrindulari Elkartearen IV. Saria jokatuko da domekan
2021/09/10 eta kitto!
Lasterketa horrekin amaituko da denboraldi honetarako Eibarko Txirrindulari Elkarteak prestatutako lasterketen egitaraua. Proba nazional mailakoa izango da, kadete mailako txirrindularientzat, eta aurten ohikoa bihurtu den Azitaingo poligonoan hasiko da eta helmuga ere bertako Proba-Bankuaren aurrean kokatuko dute. Irteera goizeko 10:30ean emango zaio eta, Eskoriatzaraino zuzenean jo eta gero, bueltan Oñatiko Zubillagatik etorriko dira. Guztira probak 68 kilometro izango ditu eta 12:00ak bueltan amaitzea espero da, “orduko 40 kilometro gutxi gorabeherakoarekin”.