Kalamua judo taldeko hiru ordezkari alebin haundi mailako Gipuzkoako txapelketaren lehen fasean

Kalamua judo taldeko hiru ordezkari alebin haundi mailako Gipuzkoako txapelketaren lehen fasean
2023/03/27 eta kitto!
Errenteriako Regina Otaola frontoian jokatutako alebin haundi mailako lehenengo fasean Kalamua judo taldeak hiru ordezkari aurkeztu zituen. Andoni Hurra izan zen maila handien erakutsi zuena, izandako hiru borrokak irabazita. Aner Gonzalezek bere lehenengoa irabazi zuen eta, bigarrena galdu ondoren eta jasotako kolpe gogorraren ondorioetatik errekuperatu gabe, gauza izan zen hirugarren borroka irabazteko. Julen Martinek, bestalde, lehen borroka galdu bazuen ere, gai izan zen bigarrena irabazteko; hala ere, hirugarrenean amore eman behar izan zuen, osaekomi batengatik galtzeko. Guztien kasuan, puntu baliagarriak bildu izan zituzten azken sailkapenera begira.