Kalamua klubeko bi ordezkari izan dira junior mailako Euskadiko Txapelketan

Kalamua klubeko bi ordezkari izan dira junior mailako Euskadiko Txapelketan
2023/03/06 eta kitto!
Atzo Erandioko Altzaga kiroldegian jokatutako judoko junior mailako Euskadiko Txapelketan izan ziren Oihana Gonzalez eta Gaizka Merino Kalamua klubeko ordezkariak. Biek ere, nahiz eta ahalegin guztiak egin euren borroketan, ezin izan zuten lehenengo kanporaketatik aurrera jo. “Behar bezalako prestaketa egiteko hainbat arazo izan dituzte biek, pasatu duten gripeak asko baldintzatu duelako azkenean lortutako emaitza”.