Kalamuako bi ordezkari gaurtik barixakura Israelen jokatuko den Europako jiu-jitsu txapelketan

Kalamuako bi ordezkari gaurtik barixakura Israelen jokatuko den Europako jiu-jitsu txapelketan
2022/04/26 eta kitto!
Israelgo Nahariya hirian gaur hasi diren gizonezkoen eta emakumezkoen jiu-jitsu modalitateko Europako txapelketetan, Kalamua klubeko Jonathan Garcia Lamas eta Octavio Oscar Luz de Paulak hartuko dute parte.

Gure herriko kluba ordezkatuko duten bi kirolariak euren modalitateko Espainiako txapeldunak izan dira hainbat alditan eta itxaropentsu joan dira Israelera. Txapelketa hilaren 29an, barixakuan, amaituko da.