Kalamuako hamar ordezkari 11 dominekin itzuli dira Espainiako jiu-jitsu txapelketatik

Kalamuako hamar ordezkari 11 dominekin itzuli dira Espainiako jiu-jitsu txapelketatik
2021/11/26 09:30
eta kitto!
Aurreko asteburuan Madrilgo Kirol Kontseilu Nagusiaren kiroldegian jokatutako jiu-jitsuko Espainiako Txapelketaren finaletan, Kalamua ordezkatzen joan ziren kirolari guztiek ezin hobeto lehiatu zuten eta emaitzak ere maila horretakoak izan ziren. Zapatuan Ne Waza modalitateko lehiak izan ziren eta eibartarrek urrezko bi domina (Jonathan Garcia eta Octavio Oscar), zilarrezko beste bi (Naroa Garcia eta Buyannemekh Munkhsukhi) eta brontzezko bost (Iker Martinez, Javier Lassa, Ander Fernandez, Christian Richard eta Jonatan Terron) irabazi zituzten. Domekan jokatutako borroka modalitatean bi izan ziren Kalamuakoak, eta biek brontezkoa eskuratu zuten (Iker Martinez eta Jonatan Terron). Manu Agirre izan zuten entrenatzaile eta Julio Gallego delegatu; azken horrek Euskadi ere ordezkatu zuen.