Kalamuako judokek hainbat lehiaketetan dihardute

Kalamuako judokek hainbat lehiaketetan dihardute
2021/04/29 eta kitto!

Aurreko domekan, esaterako, kadete mailako Gipuzkoako txapelketa jokatu zen Errenterian. Bertako Agustina Otaolan, Fanderiako udal frontoian, Kalamua klubeko bi ordezkarik lehiatu zuten eta euretako batek, Maider Urizarrek, brontzezko domina eskuratu zuen hirugarren postuan sailkatu ondoren. Berarekin izan zen Markel Simon bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuen.


Zapatu honetan, bestalde, Tolosako Usabal kiroldegian senior eta junior mailetako entrenamendu-saioak izango dira eta bertan Eibarko klubeko lau ordezkarik hartuko dute parte: Nekane Muguruza, Iker Martinez, Gaizka Merino eta Maider Urizarrek berak.