Kopako final-zortzirenetako neurketa jokoan da Ipuruan

Kopako final-zortzirenetako neurketa jokoan da Ipuruan
2012/12/18 00:00
eta kitto!

Eibar eta Malaga taldeen arteko norgehiagoka jokatzen hasita daude Ipuruako zelaian, Errege Kopako final-zortzirenetan, joaneko partiduan. Euria gogotik bota arren, eibartarrek beste ezusteko bat eman nahi dute, Malagaren aurrean emaitza ona lortu eta kanporaketan aurrera eginez. Eibarrek zelairatu duen hamaikakoa Altamira, Aimar, Añibarro, Raúl Navas, Bingen, Capa, Abaroa, Diego, Del Olmo, Aketxe eta Jitok osatzen dute. Malagako hamaikakoa, berriz, Kameni, Sergio Sanchez, Onyewu, Welington, Monreal, Seba, Camacho, Recio, Duda, Buonanotte eta Saviolak.