Lau eibartarrek amaitu zuten atzo Zegama-Aizkorri mendi maratoia

Lau eibartarrek amaitu zuten atzo Zegama-Aizkorri mendi maratoia
2019/06/03 eta kitto!
Eguzkipean eta ibilbidea bete zuten milaka zaletuen txalo artean, 403 korrikalarik amaitu zuten atzo 18. Zegama-Aizkorri mendi maratoia, tartean lau eibartarrek: Ibon Vega, Mikel Lizarralde, Jose Maria Bernedo eta Ander Barrenetxea. Kilian Jornet kataluniarra (3:52:47) eta Eli Anne Dvergsdal (4:36:05) izan ziren azkarrenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.

 

Eibartarren sailkapena

56. postua - Ander Barrenetxea - 4:46:45

68. postua - Jose Maria Bernedo - 4:50:15

210. postua - Ibon Vega - 5:51:12

329. postua - Mikel Lizarralde - 7:01:00