Lehen zati on bat ez da nahikoa

Lehen zati on bat ez da nahikoa
2022/03/26 eta kitto!
Jordi Ferronek ez du punturik lortu bere lehen partidan. Eibarkoen partida hasiera onak markatu behar du geratzen diren bost finaletan jarraitu beharreko bidea. Intentsitate ona, eta Sevillaren eskakizunetara egokitzen jakin izan den joko ona. Etxekoek 14. minutuan aurrea hartu zuten arren, Eibarkoek partida berdintzea lortu zuten bi minutu geroago, Carmenen golari esker. Atsedenaldia iristear zegoela sartutako golari esker, andaluziarrek aldageletara abantailaz joatea lortu zuten. Galdu den lehen final honek jarraitu beharreko bidea zein den ikusteko balio izan du. Datorren igandean bigarren finala eta denboraldiko azken derbia jokatuko dira Unben.