Maiatzaren 13an urpekarien bataioa egingo dute Ipurua kiroldegian

Maiatzaren 13an urpekarien bataioa egingo dute Ipurua kiroldegian
2023/04/27 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko Urpekaritza batzordekoek antolatuta, eta urterokoari jarraituz, bataioa egingo dute maiatzaren 13an, zapatuan, Ipuruako kiroldegiko igerilekuetan. Ekitaldia arratsaldeko 13:00etatik 16:00ak arte egingo da eta, antolatzaileek diotenez, “ez da behar inolako esperientziarik”. Plazak mugatuak direnez, bertan parte hartzeko lehenbailehen deitzea komeni da; epea hilaren 10ean itxiko da. Kontakturako telefono zenbakia honakoa da: 629 453 080 (Arrate).