Mailari eusteko play-offa jokatuko du Deporreko xake taldeak

Mailari eusteko play-offa jokatuko du Deporreko xake taldeak
2023/03/02 eta kitto!
Lehenengo faseko azken neurketan Urretxuko Goierri taldeari 3-1 irabazi eta gero, Eibarko Klub Deportiboko xake taldeak 2. mailari eusteko play-offa jokatuko du datozen lau asteetan. Azken jardunaldi horretan gure herriko laukoteak ez zuen partidarik galdu: Jon Aranak eta Xabier Beorlegik irabazi egin zituzten eurenak eta Oier Garciak eta Aimar Garciak berdindu eurenak. Zapatuan Irungo Bidasoa D taldea izango dute aurrez aurre Deporreko lokaletan, 16:00etan hasiko diren partidetan.

Bestalde, aurreko barixakuan eta xake eskolaren ekintzen barruan, xake-ariketak ebazteko txapelketa baten hartu zuten parte ikasleek. Beñat Zubizarreta izan zen onena, 8 puzzle ebatzita; Beñat Duran bigarren geratu zen, 5 ebatzita; eta Maider Caballero izan zen hirugarrena, 4 puzzlerekin.