Manu Agirre Kalamua judo taldeko burua hil da

Manu Agirre Kalamua judo taldeko burua hil da
2022/11/03 eta kitto!
Hernanin jaio eta Eibarren judoaren, karatearen eta jiu-jitsuaren bultzatzaile nagusiena izan den Manu Agirre hil egin da. Hainbeste urtetan Kalamua judo taldearen buruan egon eta gero, arte martzialen ikur bihurtu zen herrian, kirolariak heziz eta txapelketa ugari antolatuz.

Agirre orain dela 52 urte inguru etorri zen herrira eta Armeria Eskolan jarri zuen lehen tatamia. Bitartean, Hezkuntza Fisikoko irakaslea izan zen herrian eta Kalamua taldea sortu zuen. Kirolaria, entrenatzailea, epailea… Agirrek judoa zeraman zainetan eta azken momentura arte egin du arte martzialen alde lan.

 

(Argazkia: Diario Vasco)