Markel Susaetak Gamba Osaka taldean jokatuko du

Markel Susaetak Gamba Osaka taldean jokatuko du
2019/09/09 08:38
eta kitto!
Markel Susaeta foballari eibartarrak Japonian jarraituko du bere ibilbidea, Gamba Osaka taldean hain zuzen ere. Athletic Cluben 12 denboraldi egin eta 507 neurketa jokatu ondoren, Susaetak abentura berria hasiko du gaur egun JLeague-ko 14. postuan dagoen taldean. Eibartarrak denboraldi amaieraraino jokatuko du printzipioz, hau da, lau hilabetez.