Markel Susaetak Melbourne City taldean jokatuko du

Markel Susaetak Melbourne City taldean jokatuko du
2020/01/16 10:22
eta kitto!
Markel Susaetak, 2019ko Eibarko Kirol Sari Nagusiak, Australiako Melbourne City taldean jokatuko du, City Football Groupen taldean (Manchester City eta New York City taldeak bezala, besteak beste). Athletic Cluben 506 neurketa jokatu ondoren, Susaetak Japoniako Gamba Osakan jokatu zuen hainbat hilabetetan, eta orain Australian jarraituko du abentura berria, beti ere 14 zenbakiarekin bizkarrean. Australiako taldeak adierazi duenez, Susaetak asteburu honetan egin dezake debuta Newcastleren aurka, baina bisatua onartu zain dago.

susaeta1