Mecalbe Eibar Eskubaloia laugarren postura igo da 1. Nazional Mailako sailkapenean

Mecalbe Eibar Eskubaloia laugarren postura igo da 1. Nazional Mailako sailkapenean
2023/01/31 12:39
eta kitto!
Zapatuan Lodisna San Antoniori irabazita, Fernando Fernandezen mutilek Tolosa harrapatu dute sailkapenean eta laugarren postuan ditugu. Eibartarren aldeko azken emaitza 25-31 izan zen, hasi eta berehala, lehendabiziko 10 minutuetako partzialak 1-10ekoa erakutsi eta gero. Horren ondorengoak eibartarren joko kontrola erakutsi zuen, aurkaria baino gehiago zirela Mecalbekoek joko mota horri eutsi ziotelako, indar askorik galdu gabe lehian. Hortik aurrerakoak Mecalbekoek oina azeleragailutik zelan jasotzen zuten erakutsi zuen. Mikel Zuloagak sartu zituen gol gehien, zortzirekin, sei lortu zituen Jon Barruetabeñarek aurretik. Hurrengo jardunaldian eibartarrengandik sei puntura dagoen Il capo Hondarribia Bidasoaren bisita jasoko dute Ipuruan.