Mecalbe Eibar Eskubaloiak agur esango dio denboraldiari bihar Ipuruan

Mecalbe Eibar Eskubaloiak agur esango dio denboraldiari bihar Ipuruan
2023/05/12 eta kitto!
1. Maila Nazionalean jokatzen duen gizonezkoen lehen taldeak Trapagaran hartuko du bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera jokatuko den partiduan. Eibartarrek orain dauden sailkapeneko laugarren postua izango dute jokoan, eurekin puntuetan berdinduta baitago Tolosa bosgarren tokian. Azken horiek Beti Onak-en kantxan jokatu beharko dute eta Mecalbek Ipuruakoa irabazita liga laugarren postuan amaitzea ziurtatuko luke. Trapagako taldeak, gainera, ondo irabazi zieten Fernando Fernandezen mutilei lehenengo itzuliko partiduan, eta mendekua hartzeko aukera ere izango dute denboraldi amaiera honetan. Partidua klubeko Youtube kanal ofizialean ikusgai egongo da zuzenean.