Mecalbe Eibar Eskubaloiak amore eman zuen Uharteren kantxan (29-27)

Mecalbe Eibar Eskubaloiak amore eman zuen Uharteren kantxan (29-27)
2023/05/09 eta kitto!
Lehen Nazional Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiak lehen zatian kontrolatu zuen partiduari ez zuen jakin izan bigarrenean errematea ipintzerik eta, horrela, nafarrek markagailua irauli zuten eta bi puntuak poltsikoratu. Joan-etorri askoko neurketak eskuetatik ihes egin zion talde eibartarrean, Jon Barruetabeña izan zen partiduko goleatzailerik nagusiena, zortzi golekin.

Emaitza horrekin, Tolosak bere partidua irabazi zuenez, orain bi taldeak daude berdinduta sailkapeneko laugarren postuan. Azken jardunaldiak erabakiko du azkenean zein geratzen den postu horrekin: Mecalbekoek Trapagaran hartuko dute Ipuruan eta, irabazita, nahikoa lukete laugarren amaitzeko; tolosarrak, bestalde, Beti Onak-en kantxan arituko dira.