Mecalbe Eibar Eskubaloiak Helvetia Anaitasuna hartuko du bihar Ipuruan

Mecalbe Eibar Eskubaloiak Helvetia Anaitasuna hartuko du bihar Ipuruan
2023/04/01 eta kitto!
Lehen Maila Nazionalean jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiaren gizonezkoen taldeak partidu zaila izango du biharkoan, arratsaldeko 18:30ean sailkapeneko bigarrena, Helvetia Anaitasunaren bigarren taldea, hartuko baitu Ipurua kiroldegian. Lehen iztuliko partiduan, borroka handia izan arren, nafarrek irabazi zuten azkenean.

Zilarrezko Ohorezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibarko emakumezkoen taldeak, bestalde, Basaurin jokatuko du bihar, 19:00etan hasiko den norgehiagokan, bertako Artunduaga kiroldegian Omega Peripherals taldearen kontra. Bosgarren postuan daude sailkatuta bizkaitarrak, denboraldi txukuna eginez, eta eibartarrek zail izango dute punturik eskuratzea. Liga amaitzeko bi jardunaldi besterik ez dira falta eta Ipuruan jokatu beharreko hurrengokoa izan daiteke erabakigarriena.