Mecalbe Eibar Eskubaloiak sei goleko aldeaz irabazi zion Egiari Ipuruan

Mecalbe Eibar Eskubaloiak sei goleko aldeaz irabazi zion Egiari Ipuruan
2023/03/07 eta kitto!
Fernando Fernandezen taldeak Egia Teila Fabrikari 33-27 irabazi zion aurreko zapatuan, gol askoko neurketa batean. Partiduaren aginte makila eibartarren esku egon zen uneoro eta, atsedenaldirako, hiru goleko aldea zuten armaginek. Ondorengo minutuetan, eta konfidantzarik gabe, puntuak ziurtatu zituen Mecalbe Eibar-ek. Goleatzaileei dagokienez, Mikel Zuloaga izan zen, beste behin, eibartarren arteko nagusia, hamar golekin, beste behin erakutsiz ate aurrean duen erraztasuna. 23. jardunaldian Ereintza Aguaplast taldeari egingo diote bisita eibartarrek, azken aldiko bolada onari jarraipena emateko asmoz.