Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumeek Ipuruan jokatuko dute, gizonezkoek Nafarroan

Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumeek Ipuruan jokatuko dute, gizonezkoek Nafarroan
2023/02/10 eta kitto!
Asteburu honetan Mecalbe Eibar Eskubaloiko bi talde nagusiek ligako 19. jardunaldiari egingo diote aurre. Ohorezko Zilarrezko mailako emakumezkoen taldeak NAIBC San Adrian talde bilbotarra hartuko du zapatu arratsaldean, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. 1. Nazional mailako gizonezkoen taldeak, bestalde, oraingoan domekan izango du partidua, eguerdiko 12:00etan Atarrabiako Hermanos Indurain udal kiroldegian bertako Beti Onak izango baitu zain. Etxean jokatu arren, Andoni Perezek zuzentzen duen taldeak lan zailagoak izango ditu, bizkaitarrak laugarren direlako sailkapenean. Lehen itzuliko partiduan eibartarrek ondo borrokatu zuten, baina bi golengatik galdu zuten; Kamilla Klara Korpakczy dute goleatzaile nagusi San Adrianekoek. Gizonezkoen taldeak azken aldian nahiko kaxkar dabilen eta 11. postuan dagoen taldeari egingo diote bisita. Aurreneko itzulian eibartarrek erraz nagusitu zitzaien Ipuruan; nafarrek Lander Etxarrin dute goleatzaile nagusia.