Mecalbe Eibar Eskubaloikoek Kopako hirugarren urratsa ematen ahaleginduko dira Andoainen

Mecalbe Eibar Eskubaloikoek Kopako hirugarren urratsa ematen ahaleginduko dira Andoainen
2023/05/25 eta kitto!
Andoni Perezek zuzentzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak indartsu jarraitzen du eta, Gipuzkoako Kopa bereganatzeko lehia horretan, orain arte jokatutako bi partiduak irabazi ondoren, hirugarrenaren bila abiatuko dira zapatuan, eguerdiko 12:30etik aurrera, Andoaingo Allurralde kiroldegian. Bertan Leizaran Lanbroa Taberna izango dute aurkari, talde hori ere animoso aurreko jardunaldian Ugarte Aloña Mendiri irabazi eta gero. Oñatiko azken talde horrek Ameztoi Zarautzi egingo dio bisita. Beste multzoan, A izenekoan, Gaurve Asesores Elgoibarrek Bera Bera hartuko du Olaizaga kiroldegian, multzo horretako lehen postua erabakitzeko norgehiagokan.