Mecalbe - Schar Zaragoza jokatuko da zapatu arratsaldean Ipuruan

Mecalbe - Schar Zaragoza jokatuko da zapatu arratsaldean Ipuruan
2023/03/10 13:26
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak Schar Colores Zaragoza sailkapeneko bigarrena hartuko du bihar, 18:30etik aurrera, Ipurua kiroldegian. Beraz, ez dute partidu errazik izango eibartarrek, jakinda gainera Nicxon Clabel Hiobik, Paula Eastmanek, Alba Rubiok eta Karia Sidibe jokalariek Aragoiko taldean duten pisu garrantzitsua. Lehen itzuliko partiduan, bestalde, aragoiarrak erraz nagusitu ziren. Beratatik bertara ikusi ahal ezingo duten zaletuek YouTube kanal ofizialean jarraitu ahal izango dute partidua.

1. Maila Nazionalean jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiko gizonezkoen taldeak, bestalde, ordubete lehenago du hitzordua Ereintza Aguaplast-en kantxan. Bertako Galtzaraborda kiroldegian jokatuko duten partidurako faboritoak dira eibartarrak, sailkapenean laugarren izanda errenteriarrak baino askoz gorago daudelako. Ander Arruti eta Iker Mugika dira aurkarien jokalari arriskutsuenak ateari begira, eta defentsako lanari erreparatu beharko diote Fernando Fernandezen mutilek.