Mikel Mujika eibartarra Hawaiko Ironman txapelketa ospetsuan izan da

Mikel Mujika eibartarra Hawaiko Ironman txapelketa ospetsuan izan da
2022/10/13 eta kitto!
Mikel Mujika Eibarren bizi den bergararrak orain dela bi urte lortu zuen Hawaiiko Ironman probarako sailkatzea eta, orain jokatutako lasterketan, triatloilariak 8:55:59ko denborarekin gurutzatu zuen Kailuako helmuga. Lasterketa bikaina egin eta gero, bere adin taldean 16. postua lortu zuen, horrela bere helburuak bete eta “txikitako ametsa egi bihurtzeko”.

Pandemiaren eraginez hiru urtez atzeratu ondoren, Ironman distantziako munduko txapelketa ezin bereziagoa suertatu da oraingoan, Gustav Iden norvegiarrak lasterketa irabazi eta probako marka egin duelako, 7:40:23ko denborarekin. Mundu mailako triatloi entzutetsuena Konan jokatzen da eta, “polita bezain gogorra” dela aipatzen dute bertaratzeko aukera izan duten triatletek. Baldintza oso gogorretan jokatzen da lasterketa: tenperatura beroak, hezetasun handia, ez dago itzalik eta inguru guztiak bolkanikoak dira.