Miren Galdos igerilariak Euskal Herriko txapela jantzi du Udako txapelketetan

Miren Galdos igerilariak Euskal Herriko txapela jantzi du Udako txapelketetan
2022/07/07 eta kitto!
Eibar Igerixan-eko igerilariak junior mailako urrezko domina irabazi zuen 50 bizkarreko proban. Ez zen izan dominarekin bueltatu zen bakarra eibartarren artean, Asier Gomezek eta Igor Ruizek ere ekarri zutelako eurena, kasu hauetan brontzezkoa, 800 librean eta 100 librean, hurrenez hurren. Guztira, Eibar Igerixan-eko zazpi igerilarik hartu zuten parte Tolosako Usabal kiroldegian jokatutako Euskal Herriko Udako absolutu eta junior mailetako txapelketetan. Gehienek junior mailan hartu zuten parte: Ekaitz Lago, Igor Ruiz, Miren Galdos, Maddi Maguregi eta Malen Beobidek osatu zuten boskote hori. Asier Gomezek eta Paula calvok, bestalde, maila absolutuan lehiatu zuten.