Odei Jainaga eskumako sorbaldatik operatu dute

Odei Jainaga eskumako sorbaldatik operatu dute
2022/09/13 eta kitto!
Hilaren 6an operatu zuten azkenean Madrilen gure herriko jaurtitzaile handia. Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak denbora luzea zeraman minekin eta Quironsalud Taldeko Manuel Leyes doktorearen eskuetan jarri da azkenean. Tokioko Joko Olinpikoetatik lehiatu barik zegoen eibartarra eta badirudi erresonantziek zioten baino minduago zuela sorbalda. Operazioarekin guztia konpontzea espero dute eta sasoi betean heltzea 2024an Parisen jokatuko diren hurrengo Joko Olinpikoetara. Odeik orain besoa inmobilizatuta izan beharko du ia hilabete bat, “ondo orbaintzeko”, eta lehiaketetara ez da itzuliko datorren urteko udara arte.