Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak edertasun lehiaketa batean hartuko du parte

Odei Jainaga xabalina jaurtitzaileak edertasun lehiaketa batean hartuko du parte
2022/02/05 09:13
eta kitto!
Xabalina jaurtiketan Espainiako errekorra duen Odei Jainagak (84,40 metro) beste diziplina batera egingo du jauzi, kirola laga barik. Hain zuzen ere, Reinado Nacional de Belleza edertasun lehiaketan hartuko du parte, Bizkaia ordezkatuz (bertan bizi da orain dela zenbait urte), Diario Vascok jakitera eman duenez.

 


  Jainagak egindako argazki batzuen harira, lehiaketako arduradunak berarekin harremanetan jarri ziren bertan parte har zezan, baina hasiera batean uko egin zion gonbidapenari. Lehiaketakoek berriz egin zioten eskaintza eta, entrenatzailearekin eta familiarekin adostu ondoren, Jainagak parte hartzeko erabakia hartu du oraingoan. “Entrenatzaileari ez zitzaion inporta, lehiaketa denboraldi amaieran egingo delako”, esan dio Jainagak Diario Vascori. Esperientzia bizitzeko eta “bizitzan ate berriak zabaltzeko” eman du izena eibartarrak, eta babesle berriak lortzeko aukera izan daitekeela uste du. Jainagak gogotsu ekin dio bide berri honi, arrakasta eman dion xabalina albo batera laga barik.    







 



 



 



View this post on Instagram


 


  A post shared by Odei Jainaga Larrea (@odei_jainaga)