Odei Jainagak Espainiako errekor berria ezarri du

Odei Jainagak Espainiako errekor berria ezarri du
2020/09/06 eta kitto!
Momentu gozoa bizi du Odei Jainagak. Abuztuan Espainiako errekorra hautsi ondoren (81,90 metro), gaur marka berria ezarri du jabalina jaurtiketan: 84,10 metro. Beraz, bi metro baino gehiagotan hobeto du bere marka, barixakuan kaleratu genuen elkarrizketan erakutsitako konfiantza berretsiz.

Kluben Espainiako Kopan lortu du Jainagak errekorra. Beraz, errekorrarekin eta urrezko dominarekin itzuliko da etxera. Datorren asteburuan berriz ere marka gainditzeko aukera izango du Madrilen jokatuko den Espainiako Txapelketan eta, gero, pare bat asteko atsedena hartuko du, merezitakoa.