Odei Jainagak Espainiako Txapelketa irabazi du

Odei Jainagak Espainiako Txapelketa irabazi du
2021/06/28 eta kitto!
Bizkarreko minak atzean laga ez arren, Odei Jainagak xabalina jaurtiketako Espainiako Txapelketa irabazi du asteburuan. Atleta eibartarrak 79,54 metroko jaurtiketa egin zuen, Manu (77,96) eta Nicolás Quijera (74,16) anaien aurretik geratuz, eta bigarren aldiz eskuratu zuen estatuko txapela.

Minimoa lortu ez arren, Jainagak Joko Olinpikoetan parte hartzeko aukerekin jarraitzen du, nazioarteko sailkapenean postu onean dagoelako. Eibartarrak aste honetan jakingo du Tokion izango den ala ez.