Odei Jainagak jabalina jaurtiketa absolutuaren Espainiako txapela jantzi zuen zapatuan

Odei Jainagak jabalina jaurtiketa absolutuaren Espainiako txapela jantzi zuen zapatuan
2017/07/24 eta kitto!
73,50 metrora heldu zen jaurtiketarekin, 19 urteko Eibarko atletak Gipuzkoarentzat mende honetako  lehenengo urrezko domina eskuratu zuen. Eibarko Klub Deportiboko Jainagak 77,66 metroko marka lortu du aurten, Espainiako betiko hirugarren markarik onena eta, oraingoan halakotik urruti geratu bada ere, lehia bizia izan zuen Nico Quijera jaurtitzaile nafarrarekin; hainbesterainokoa izan zen euren arteko borroka, bosgarren jaurtiketan eta 9 zentimetrorengatik irabazi zuela azkenean eibartarrak. Modu horretan Odeik orain dela urte batzuk modalitate berean Kristina Larrea bere amak lortutakoa erdietsi du.