Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeak 27-28 galdu zuen Atarrabian

Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloia taldeak 27-28 galdu zuen Atarrabian
2023/02/07 09:35
eta kitto!
Mecalbe Eibar Eskubaloiko emakumezkoen talde nagusiak porrota jaso zuen Nafarroan Gurpea Beti Onak Azparren Gestionen kontra (27-18) eta sailkapeneko hamabigarren postuan jarraitzen du. 20 minutu iraun zuten Eibarko neskek parez pare arerioaren aurka, hala ere, hortik aurrera arazo gabe gailendu ziren nafarrak aldea handituz bukaeraraino.  Naia de Castro izan zen onena ate aurrean, 4 golekin. 19. Jardunaldian NAIBC San Adrianen bisita jasoko dute Andoni Perezen neskek Ipuruan.