Olabek ez du Eibarren jarraituko

Olabek ez du Eibarren jarraituko
2022/01/31 eta kitto!
Roberto Olabek ez du SD Eibarren jarraituko, klubak eta jokalariak kontratua eteteko akordioa itxi ostean. Erdilari gipuzkoarrak 25 urte ditu, eta 2019ko udan heldu zen talde armaginera, Atletico Madrilen filialetik. Lehenengo denboraldian Albaceten eta Extremadura taldeetan jokatu zuen utzita, eta Eibarrera itzuli zen 20/21 denboraldian. Neguko merkatuan Portugalgo Tondelara joan zen utzita. Armaginak hiru partida jokatu ditu denboraldi honetan, Kopako bi eta Ligako bat.