Olatu aparretan jarraitzeko asmoarekin kantxaratuko dira Eibar Eskubaloiko talde nagusiak

Olatu aparretan jarraitzeko asmoarekin kantxaratuko dira Eibar Eskubaloiko talde nagusiak
2022/11/10 11:50
eta kitto!
Aurreko asteburuan eskuratutako garaipenen ondoren, Mecalbe Eibar Eskubaloiko bi talde nagusiek oraingoan ere euren partiduak irabazteko asmoz kantxaratuko dira. Ohorezko Zilarrezko mailan jokatzen duen emakumezkoen taldeak atzetik puntu bakarrera duen Loyola talde nafarra hartuko du Ipuruan zapatu arratsaldez, 18:30ean hasiko den norgehiagokan. Haizea Amatria da nafarren jokalari arriskutsuena (sei bat golekin partiduko), baina taldeak berez ez du gol askorik sartzen. Eibar Eskubaloitik diotenez, “defentsa ona egin ezkero, garaipena etxean geratu daiteke; horretarako, baina, gogor borrokatu beharra dago”.

1. Nazional mailan jokatzen duen gizonezkoen taldeak Casademont Zaragoza indartsuaren kantxan jokatuko du bederatzigarren jardunaldiko partidua. Domeka eguerdian, 12:00etan hasita, Siglo XXI pabilioian jokatuko den neurketak sailkapeneko goiko postuak argitu dezake, aragoiarrak lidergoan daudelako Helvetia Anaitasunarekin berdinduta, eibartarrak atzetik puntu bakarrera dauden bitartean. Joan-etorri askoko eta gol ugari izango duen partidua aurreikusten da.