Orain arteko bidearekin jarraitzeko asmoa du Hierros Servandok

Orain arteko bidearekin jarraitzeko asmoa du Hierros Servandok
2020/11/13 eta kitto!

Denboraldi arraro honetan eibartarrak dira, orain arte behintzat, arazo gutxien izan eta partidu gehien jokatzen dihardutenak. Hori tarteko eta lortutako emaitzak besteko, 1. Nazional Mailako bere multzoaren gorenean jarraitzen dute Fernando Fernandezen mutilak. Oraingoan Dominicos Zaragozari egingo diote bisita Aragoi hiriburuko La Salle - Gran Via kiroldegian bihar 17:00etan jokatuko den norgehiagokan. Aragoiarrek hiru partidu bakarrik jokatu dituzte orain arte: etxeko biak galdu egin zituzten sailkapenean bigarren dagoen Zaragoza bertako beste taldearekin eta Helvetia Anaitasunarekin, eta Elgoibarren jokatutakoa irabazi zuten. Miguel Angel Perez eta Crist Ionut dira taldeko goleatzaile nagusienak eta Hierros Servandokoek gertutik zaindu beharrekoak. Azken aldian eibartarrek neurria hartua diete Dominicosekoei eta 2017tik hona beti atera dira garaile. Ea horrela jarraitzen duten.