Partidua jokatuko den jakin barik prestatzen dihardu Hierros Servando

Partidua jokatuko den jakin barik prestatzen dihardu Hierros Servando
2020/10/30 eta kitto!

Eskubaloiko 1. Maila Nazionalean jokatzen duen Fernando Fernandezen taldeak bikain hasi du pandemiak guztiz baldintzatutako denboraldia; horren emaitza da orain arte jokatutako partidu guztiak irabaztea, Ligan zein Euskadiko Kopan izan. Taldeak, gainera, defentsa lan gero eta sendoagoa erakusten ari da, batez beste partidu bakoitzeko 21 gol besterik ez baitute jaso.


Oraingoan Bizkaia aldean dute norgehiagoka, domeka eguerdiko 12:15erako iragarrita dagoen Romo Indupimeren aurka jokatzeko. Hierros Servandokoek lau jardunaldietan jokatu dutenean, bosgarren jardunaldi honetara helduta bizkaitarrek oraindik ez dute debutatu ligan: jakin ere ez dakite eibartarrek noren aurka izango duten lehia eta zelan jokatzen duen. Hori bai, Fernandok ia talde guztia izango du prest neurketari aurre egiteko, Eneko Garetxana baita baja bakarra.