PC Futbol Egokituko taldea vs Emakumezkoen Kadete taldea anexoan bihar 16:00etan

PC Futbol Egokituko taldea vs Emakumezkoen Kadete taldea anexoan bihar 16:00etan
2023/04/14 eta kitto!
Eibarreko PC Futbol Egokituko taldeak lagunarteko partidua jokatuko du zapatuan Emakumezkoen Kadeteen aurka. Kirol arlo guztietan inklusioa eta kide izatearen sentimendua sustatzea da topaketa horren helburua. Hitzordua Ipuruako Anexo zelaian jokatuko da 16:00etatik aurrera eta denboraldiko ezaugarri horietako hirugarren neurketa izango da, Gizonezkoen Kadetearen eta Beteranoen taldearen aurka Garun-paralisia dutenek aurretik jokatutako partiduaren ondoren.

Partidu horiek SD Eibar Fundazioak sustatutako kanpainaren parte dira; kanpaina horren bidez, klubeko babesleek, laguntzaileek eta langileek elkarrekin lan egiten dute hainbat gizarte-ekintzatan, komunitatearen aldeko lana eta enpatia, berdintasuna eta konpromisoa bezalako balioen lana sustatzen jarraitzeko. Gainera, partidu hori datorren asteburuan, hilaren 21etik 23ra, Navalmoral de la Matan jokatuko den playoffaren aurreko azken proba izango da Eibarrentzat.