PC taldeak itxi du denboraldia Pineda de Marren

PC taldeak itxi du denboraldia Pineda de Marren
2022/03/10 eta kitto!
Eibarreko PC taldeak asteburu honetan amaituko du aurtengo txapelketa denboraldia, Pineda de Mar-en jokatuko baita FEDPCk antolatzen duen 7 Futbol Liga Nazionalaren azken jardunaldia. Biharko jardunaldian, Eibarrek, liga honetan dagoen euskal talde bakarrak, Extremadurako Federazioaren aurka jokatuko du. Emaitza horren eta bihar ere gertatzen diren beste batzuen arabera, talde armaginak larunbatean jokatuko ditu finalerdiak edo finkatze-fasea. Bartzelonan egingo den kontzentrazioarekin amaituko da Eibarrek garun-paralisia duten pertsonentzako futbol liga nazional honetan izango duen parte-hartzea.