Pello Osoro garaile Madrilgo Distantzia Erdiko triatloian

Pello Osoro garaile Madrilgo Distantzia Erdiko triatloian
2022/06/02 eta kitto!
Eibartarrak beste garaipen bat lortu zuen asteburu honetan, oraingoan Espainiako hiriburuan. Bertan hartu zuen parte baita gure herriko Jaz Triatloi Taldeko Javi Muñozek, azkenean 90. postuan amaitzeko, 4:49:41eko denborarekin. Jaz taldeko ordezkariek parte hartu zuten baita Gorlizko eta Rasilloko triatloietan. Azken horretan, esprint distantziako triatloian, Roberto Gartzia podiumera igo zuen bere mailako azkarrenetako bat bezala. Eta Gorlizko triatloian Aitor Fernandezek 91. postuan amaitu zuen, 1:20:28ko denborarekin.