Pello Osoro Guadalajarako triatloiko podiumean

Pello Osoro Guadalajarako triatloiko podiumean
2019/06/03 eta kitto!
Pello Osorok distantzia erdi eta luzeko triatloiko Espainiako Kopako bigarren lasterketa lehiatu zuen herenegun Guadalajaran eta brontzezko dominarekin itzuli zen etxera. Igerian eta bizikleta gainean maila handia erakutsi ondoren, eibartarrak pixka bat behera egin zuen antxitxiketa saioan bero handiaren ondorioz.

Osorok hilabete betea du aurretik. Izan ere, asteburuan Zarauzko Triatloia lehiatuko du, ondoren Bizkaiko Triatloian egongo da eta, azkenik, distantzia luzeko Espainiako Triatloi Txapelketan Salamancan.