Pello Osorok distantzia erdiko Espainiako Duatloi Txapelketa irabazi du

Pello Osorok distantzia erdiko Espainiako Duatloi Txapelketa irabazi du
2020/10/26 eta kitto!
Asteburuan jokatu da Sorian urte hasieran egin behar zen distantzia erdiko Espainiako Duatloi Txapelketa eta Pello Osorok urrezko domina lortu du bertan. Eibartarra Gonzalo Fuentesen aurretik iritsi da helmugara bizikleta saio bikaina eginez eta Roberto Ruiz izan da hirugarrena.