Pello Osorok ikaragarrizko maila eman zuen Zarauzko Triatloian ere

Pello Osorok ikaragarrizko maila eman zuen Zarauzko Triatloian ere
2022/06/15 12:13
eta kitto!
Eibarko triatloilariak denboraldi ezin bikainagoa dihardu egiten eta asteburuan Zarautzen jokatutako izen handiko triatloian ere hori erakutsi zuen beste behin. Uretatik zortzi minutu galduta irten eta gero, beste bi probetan jendea harrapatzen joan zen amaieran bosgarren postuan helmugaratzeko.

Estatuko hirugarrena izan zen, baita euskaldun onena ere, eta bere atzetik sailkatu ziren nazioarte mailan izen handia dutenak, tartean hirutan Munduko txapelduna izandakoa edo Zarautzen 11 aldiz irabazi duen beste bat.

Bizikleta gainean egin zuen denbora ikaragarria izan zen, guztien artean bigarrena, bakarrik Leon Chevalier frantzairraren atzetik.

Aurreko astean Kanarietako Maspalomasen ere garaile izan zen Osoro eta denboraldi honetan Espainiako txapela jantzi zuen neguko triatloian, laugarren izan zen distantzia luzean, bederatzigarren erdi distantzian eta, guzti hori gutxi balitz, podiumetik podiumera ibili da euskal egutegiko probetan.