Pilota jaialdiak Astelenan barixaku eta zapatu arratsaldetan

Pilota jaialdiak Astelenan barixaku eta zapatu arratsaldetan
2022/11/16 eta kitto!
Barixakuko jaialdiak bost partidu hartuko ditu, guztiak ere buruz-buruko Gipuzkoako Txapelketari dagozkionak. Jaialdia arratsaldeko 18:30ean hasiko da eta honako partiduak hartuko ditu, guztietan ere Eibarko Klub Deportiboko ordezkariekin: infantiletan, Varona eibartarra Adunako Tejeriaren aurka; jubeniletan, Ibarra Azpeitiko Larrañagaren kontra, eta Iraolagoitia Azpeitiko Lizaso aurrean duela; seniorretan, Conde Errenteriako Etxezarretari nor baino nor eginez; eta, azkenik, kadeteetan, Azpilikueta Azkoitiko Aldazabal aurkari duela.

Zapatuko jaialdiak, bestalde, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako bigarren jardunaldiko partiduak hartuko ditu, zortzi guztira, eta arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Soraluze, Arrasate, Oñati, Bergara eta Eibarko pilota eskoletako benjaminek elkarren aurka jokatuko duten partiduetako bakarrak, azkenak, izango du gure herriko ordezkaririk. Jaialdia honakoek osatuko dute: Soraluze 2 vs Bergara 1, Bergara 4 vs Soraluze 5, Aloña Mendi 1 vs Bergara 4, Aloña Mendi 4 vs Arrasate 4, Arrasate 4 vs Aloña Mendi 1, Arrasate 1 vs Aloña Mendi 4, Bergara 1 vs Arrasate 1 eta, azkenik, Eibar 1 vs Soraluze 2.

Eibartik kanpo, azkenik, senior mailako Azkargorta eibartarrak Arroita izango du aurkari barixakuan Ataunen jokatuko duen norgehiagokan, eta kadete mailako Urkiaga Getariara joango da domekan bertako Esnal pilotariari aurre egiteko.