Puntu baliotsua eskuratu zuen Mecalbe Eibar Eskubaloiak Kukullagaren kantxan

Puntu baliotsua eskuratu zuen Mecalbe Eibar Eskubaloiak Kukullagaren kantxan
2023/01/23 16:51
eta kitto!
Ohorezko Zilarrezko Mailan jokatzen duen Mecalbe Eibar Eskubaloiak 26na berdindu zuen zapatuan Kukullaga Etxebarriren kantxan eta bolada onari eusten dio, azken hiru jardunaldietan lortutako bi garaipen eta berdinketa horrekin. Atsedenaldira Andoni Perezen neskak bi gol atzetik joan baziren ere, bigarren zatian ondo eutsi zioten borrokari eta garaipena ere esku-eskura izan zuten azken jokaldian. Ane Treviño eta Amaia San Martin izan ziren goleatzaile nagusiak, bost golekin; Nahia Benitez eta Irune de Castro ere ez ziren urruti ibili, bakoitzak lau gol sartuta. Hurrengo jardunaldian eibartarrek ez dute aurkari erraza izango, goiko postuetan dagoen Helvetia Anaitasuna izango baita bisitari Ipuruan. Hori bai, azken partiduetan behera egin dute nafarrek eta itxaropentsu daude eibartarrak partidu horren aurrean.