Ricardo Ereña eta Antonio Martinez izan dira onenak Eibarko Kasinoko billar txapelketan

Ricardo Ereña eta Antonio Martinez izan dira onenak Eibarko Kasinoko billar txapelketan
2021/03/08 eta kitto!
Aurreko astean amaitu zen Eibarko Kasinoko billar txapelketa (hiru bandara) eta, pandemia eta guzti, irailean abiatu zen norgehiagokan Ricardo Ereñak jantzi du txapela eta bigarren sailkatua Antonio Martinez izan da. Bestalde, aurreko denboraldian jokatu barik geratu zen Euskadiko txapelketako azken fasea laster izango da eta bertan arituko dira Eibarko Kasinoko taldetik sailkatu diren bost lagunak: Ricardo Ereña, Sergio Boullosa, Ricardo Robles, Antonio Martinez eta Jaime Chaos. Diotenez, “helburua ahalik eta ondoen sailkatzea da eta, horrekin batera, estatu mailan dauden jokalari garrantzitsuenetako batzuen aurka aritzea. Maila oso altua da, baina ilusiorik ez zaigu falta”. Horrez gain, sasoi bateko jolas-aretoetan billarrean aritzen zirenei dei egin nahi diete, “nahiz eta luzaroan jokatu barik egon, berriz ere hastera animatzeko. Karanbola joko eder hau ahaztu ez duten 70eko hamarkadako billar-zale asko dago eta”.