Roberto Gartzia nagusi izan zen bere mailan Erandioko duatloian

Roberto Gartzia nagusi izan zen bere mailan Erandioko duatloian
2022/02/16 eta kitto!
Aurreko zapatuan denboraldiko Euskadiko lehen duatloia jokatu zen Erandion eta bertan izan ziren Eibar Triatloi Taldeko lau ordezkariek denboraldiaurrean ondo prestatu direla erakutsi zuten. 5 kilometroko antxintxiketaldia, 20 bizikleta gainean eta, amaitzeko, beste 2,5 korrika eginez osatu zuten probak zuen distantzia.

Cristina Ruizek (1:21:45) 13. postuan amaitu zuen, bigarrena izateko bere mailan. Roberto Gartziak (1:02:34), bestalde, garaikurra eraman zuen etxera bere mailako onena izan zelako. Lau eibartarretik onena Pablo Zabala (0:58:33) izan zen, azkenean 50. postuan sailkatuz, eta Igor Fernandezek (1:18:07 denborarekin) 159. postuan amaitu zuen.

Eta gutxiago geratzen zaigu Eibarko Duatloirako: martxoaren lehenengo asteburuan jokatuko baita, hilaren 5ean.