Salgado-Ferreiro Deporreko squash bikotea Euskadiko Txapelketatik kanpo final-laurdenetan

Salgado-Ferreiro Deporreko squash bikotea Euskadiko Txapelketatik kanpo final-laurdenetan
2023/01/18 19:21
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboa ordezkatuz Squash-eko Euskadiko Txapelketaren XX. edizioan parte hartu duen Sergio Salgadok eta Alberto Ferreirok osatutako bikoteak amore eman behar izan du lehiaketa horretako final-laurdenetan eta, 3-1 galduta, txapelketatik kanpo geratu da. Ferreiro gaur egun laugarren da txapelketa horretako sailkapenean eta Salgado, bestalde, hamargarren dago. Euskal Ligako hurrengo jardunaldiak otsailaren 24 eta 25eko asteburuan jokatuko dira Gasteizen.