Salgai daude igandeko Eivissa-Eibar neurketarako sarrerak

Salgai daude igandeko Eivissa-Eibar neurketarako sarrerak
2022/04/04 eta kitto!
Eivissa – Eibar partidarako sarrerak (18:15, Can Misses) salgai daude jada Orsaixanen, Ipuruan dagoen Abonatuen Arretarako gunean. Eivissak 309 sarrera bidali ditu, bakoitza 15 €-tan, bisitarien eremuari dagozkionak (sarrera 10 atetik izango da, 17:00etatik aurrera). Interesatuek gaurtik ostiraleko 13:00 arte eros dezakete sarrerak Orsaixanen, eta izena, bi abizenak eta NANa aurkeztu beharko dituzte.