Sanandresek urteroko hitzordua izango dute bihar Katedralean, jaialdi bikainarekin

Sanandresek urteroko hitzordua izango dute bihar Katedralean, jaialdi bikainarekin
2021/11/29 10:17 eta kitto!
Altuna-Martija eta Ezkurdia-Tolosa bikoteen arteko binakako txapelketa nagusiaren partidua izango da biharko jaialdiko neurketa nagusia. Hala ere, aurretik eta atzetik jokatuko diren beste norgehiagoka biek ere badute interes puntua: 17:00etan hasiko den jaialdian Elordi eta Ladis Galarza Peio Etxeberria eta Bikuñaren aurka izango dira, nor baino nor, eta azken partiduan Dario eta Oier Etxebarria eta Salaberria eta Erostarbe bikoteen artekoa jokatuko da. Partidu nagusiak indarrak neurtuko dituzten bikote biak galtzaile izan ziren binakako txapelketaren lehenengo jardunaldian eta txapelketa horretarako lehenengo puntua irabazten saiatuko dira. Jaialdi bikain horretaz gozatzeko sarrerak entradasfronton.com web-ean erosi daitezke. Jaialdia ez da telebistaz eskainiko. Beraz, pilotaz gozatzea nahi duenak badaki: Katedralean aukera bikaina izango da biharkoan, zuzen-zuzenean jaialdia jarraitzeko.