SD Eibar-en Futbol Eskolan izena emateko epea zabaldu dute

SD Eibar-en Futbol Eskolan izena emateko epea zabaldu dute
2022/06/16 eta kitto!
2011 eta 2014 artean jaiotako neskek eta 2012 eta 2014 artean jaiotako mutilek eman ahal izango dute izena aurtengo Futbol Eskolan. Entrenamenduak Ipuruako Anexoan egingo dira, honako ordutegietan: Mutilak, 2012: astelehenetan, 17:15etatik 18:30era. Mutilak, 2013: martitzenetan, 17:15etatik 18:30era. Mutilak, 2014: eguaztenetan, 17:15etatik 18:30era. Neskak, 2011-2014: eguenetan, 17:15etatik 18:30era. Urteko kuota 288 eurokoa izango da, 144 euroko kuota ordainduta bitan (2022ko urrian eta 2023ko otsailean). Futbol Eskolan dagoeneko ahizparen edo nebaren bat izena emanda dutenek %50 deskontua izango dute kuotan.

Izena emateko epea 2022ko ekainaren 15etik irailaren 9ra artekoa izango da. Futbol Eskolan izena-emateko Eibarren erroldatuta egon behar da nahitaez, edota Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean. Era berean, neska-mutikoa inskribatuta egon beharko da Gipuzkoako Multikirolan (eskola-kirola).