Sergio Boullosa eibartarra izan da Euskadiko txapeldunordea billarrean

Sergio Boullosa eibartarra izan da Euskadiko txapeldunordea billarrean
2021/04/06 eta kitto!
Euskadiko billar txapelketan (hiru bandetara) bigarren onena izan da Sergio Boullosa eibartarra. Gasteizen jokatu den txapelketan Eibarko Kasinoko bost kide aritu dira nor baino nor billarrean eta, lehiak iraun dituen hiru egunetan goi-mailako jokoari eutsi eta gero, finalean Escribano bilbotarrak irabazi zion eibartarrari. Hala ere, bigarren sailkapenari esker, Gandian jokatuko den Espainiako txapelketarako txartela eskuratu du Boullosak.