Sheila Elorza: "Ezin dugu huts egin, gure unea da"

Sheila Elorza: "Ezin dugu huts egin, gure unea da"
2022/03/10 eta kitto!
Eibarreko kapitainak nabarmendu du “iazko sufrimenduak egoera hori bideratzen laguntzen digula”
Sheila Elorzak larunbatean (Unbe, 12:00etan) Sporting Huelvaren aurka jokatu aurretik emandako prentsaurrekoan adierazi duenez, “ezin dugu huts egin, gure unea da”. Armaginen kapitainak azpimarratu duenez, taldeak aurreko denboraldian maila salbatzeko izan zuen “sufrimenduak egoera hau bideratzen laguntzen digu”, Eibar jaitsiera postuetan dagoela.